Euskal zirkuituko 4. duatloia egingo dute etzi Arriaranen
Euskal Herriko II. Mendi duatloi zirkuitoa martxan da dagoeneko, eta asteburu honetan iritsiko da Beasainera; izan ere, larunbat honetan jokatuko dute Arriarango proba, zirkuitoko hamaika probetan laugarrena. Parte hartzaileek 12 kilometro bizikletan eta 6 kilometro korrika egin beharko dituzte. Proba nagusiaren aurretik, gaztetxoena ere egingo dute. Goierriko Trigoi triatloi taldeak eta Arriarango Intxaurpe elkartekoek antolatzen dute proba, eta aurten, laugarren urtea egingo du. Aurreneko urteetan Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketak jokatu eta gero, beste proba batzuetako antolatzaileekin elkartu eta Euskal Herri mailako zirkuitoa antolatzea erabaki zuten iaz. Haren arrakasta ikusita, aurten ere bide beretik jarraitzea erabaki dute. Ibilbideari dagokionean, aldaketa txiki batzuk izan badira ere, «aurreko urteetakoaren antzekoa» izango dela azaldu dute antolatzaileek. Pronostikoen arabera eguraldia ere lagun izango dute, eta aurreikuspen hori betetzen bada, ibilbidea «egoera bikainean» egongo dela azaldu dute. Arriaran auzotik abiatuta, korrikalariek 4 kilometroko zatia egin beharko dute aurrena, mendiz korrika. Ondoren, 12 kilometroko zatia egingo dute bizikletaz. Azken bi kilometroak berriz, korrika egingo dituzte. Proba nagusia 16:00etan izango da. Aurretik ordea, 15:00etan, umeen duatloia egingo dute. Sari banaketa berriz, 18:00etan izango da, eta ondoren, merienda banatuko dute parte hartzaile guztien artean. Aurrez bertan bazkaldu nahi dutenek izena eman behar dute lokatzetanke@gmail.com helbidera mezu bat bidalita. Zirkuitoko lehen hiru probetan nagusi izan dira [...]
Euskal Herriko II. Mendi duatloi zirkuitoa martxan da dagoeneko, eta asteburu honetan iritsiko da Beasainera; izan ere, larunbat honetan jokatuko dute Arriarango proba, zirkuitoko hamaika probetan laugarrena. Parte hartzaileek 12 kilometro bizikletan eta 6 kilometro korrika egin beharko dituzte. Proba nagusiaren aurretik, gaztetxoena ere egingo dute.
Goierriko Trigoi triatloi taldeak eta Arriarango Intxaurpe elkartekoek antolatzen dute proba, eta aurten, laugarren urtea egingo du. Aurreneko urteetan Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketak jokatu eta gero, beste proba batzuetako antolatzaileekin elkartu eta Euskal Herri mailako zirkuitoa antolatzea erabaki zuten iaz. Haren arrakasta ikusita, aurten ere bide beretik jarraitzea erabaki dute.
Ibilbideari dagokionean, aldaketa txiki batzuk izan badira ere, «aurreko urteetakoaren antzekoa» izango dela azaldu dute antolatzaileek. Pronostikoen arabera eguraldia ere lagun izango dute, eta aurreikuspen hori betetzen bada, ibilbidea «egoera bikainean» egongo dela azaldu dute. Arriaran auzotik abiatuta, korrikalariek 4 kilometroko zatia egin beharko dute aurrena, mendiz korrika. Ondoren, 12 kilometroko zatia egingo dute bizikletaz. Azken bi kilometroak berriz, korrika egingo dituzte.
Proba nagusia 16:00etan izango da. Aurretik ordea, 15:00etan, umeen duatloia egingo dute. Sari banaketa berriz, 18:00etan izango da, eta ondoren, merienda banatuko dute parte hartzaile guztien artean. Aurrez bertan bazkaldu nahi dutenek izena eman behar dute lokatzetanke@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.
Zirkuitoko lehen hiru probetan nagusi izan dira Trigoi taldekoak
Arriarango froga, Euskal Herriko mendi duatloien zirkuitoko laugarren proba izango da. Goierriko Trigoi triatloi taldeko hainbat kide ari dira zirkuito horretan parte hartzen, eta emaitza onekin gainera. Pasa den asteburuan, esaterako, Jon Erguinek irabazi zuen Euskal Herriko Txapelketa, Mallabian. Luis Mari Urizarrek laugarren bukatu zuen, baina bera izan zen beteranoen mailan azkarrena. Maite Murgiak berriz, bigarren egin zuen, emakumezkoetan; 25 urtez azpikoen artean, ordea, berak jantzi zuen txapela.
Zirkuitoko lehen proba berriz, Ibarran jokatu zen, eta han ere Jon Erguin izan zen azkarrena. Bigarren proban berriz, Zubietan, Urizarrek irabazi zuen. Hala, euskal zirkuitoko lidertzan dira Trigoi taldeko atletak.